XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aspaldikoak, eta, oraingoak ere bai.

Izan ere, nunbaitetik sortuak behar zuten izan sagar berriak.

Baten batek ekarriak edo txertatuak, noski.

Neke askorik gabe arkitu litezke zenbait sagar mota, gure herrietako izenez deituak: Andoain Sagarra; Urkizu Sagarra; Bizkai Sagarra; eta abar.

Berdin baserri izenez ere: Txalaka Sagarra; Oru Sagarra; eta abar.

Baina hemen aipatu nahi duguna, bestelako nahasmendua da.

Gure artean, sagar izenez dagoen atzerapena azaldu nahi dugu.

Ez dakigu, azken urte hauetan sagarrondo gutxi aldatu direlako izango ote den, edota jendearen zabarkeriagatik sagar izenak ahaztuak izan direlako, behintzat, gaur eguneko ezjakintasuna haundia da oso, izen arlo honetan.

Ikusi dugu sagar elegante askok, Gorriak edoZuriak, besterik gabe deituak.

Berdin Gaziak edo Gezak.

Ikusi ditugu ere, sagar ale ederraskoak, izenik gabekoak.

Izenik gabe ezagutu zituzten, sobra ere, gure aurrekoek, eta izenik gabe jarraitzen dute gaur.

Okerrago da, oraindik, zenbait izenekin gertatzen den nahasketa.

Adibidez, hain ezaguna dugun Errezil sagarraren izenarekin, gertatzen dena: Bizkai aldean, Reñetea esaten diote; Laburdin, Anixa; Gipuzkoan, Errezil Sagarra, eta Kanpandoja Agian, Anixa, Kanpandoja, Reñetea, e.a., sagar desberdinak dira, nahiz eta, toki askotan, izen hauekin Errezil Sagarra bezala ezagutua izan.

Eta ba dira tokiak, Berastegi, Gaztelu, eta Legorreta bezalakoak Ibarbi Sagarra deritzen diotenak.

Errezilgo herrian bertan ere, Ibarbia izenez ezagutua da.

Baina hau ez da harritzekoa.

Aintzinetik, honelakoxe izenez ezagutuko zituzten, eta gaur arte, honelaxe iritxi dira.

Enara izenak ere, Euskal Herri guzian, bederatzi izen desberdin ditu.

(Gaur, bi baliotsuenak bakarrik, jasoak dira hiztegietan).